Beti bezperako koplak
Ageda Kopla Taldea, 2016Aterik ate kantari gatoz
makil ta ahots ozen gu
etxe hontako nagusi jaunak
etxekoandrea jotzen du.
Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartu —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz.
Zuzendaria: Ageda Kopla Taldea
Generoa: animazioa, esperimentala Iraupena: 05:22
Hizkuntza: euskara
Ikusi film laburra hemen.